
LANBIDE HEZIKETAKO DEIALDI OFIZIALEN DATAK
Lanbide Heziketako Deialdi Ofizialen datak

Lanbide Heziketako Deialdi Ofizialen datak
DBH1eko ikasleek hiru eguneko egonaldia egin dute Morgan, esperientzia aberasgarri eta ahaztezina biziz. Jarduera desberdinen bidez, elkar ezagutzeko, autonomia lantzeko eta ingurune naturalaz gozatzeko aukera izan dute. Gainera, sormenari ere tartea egin diote: bi pelikula grabatu dituzte, eta ikasle bakoitzak
Apirilaren 22an, Ondarroa BHI-ko ikastetxeko ikasleek zuhaitz landaketa egin zuten herrian, PAT proiektuaren barruan. Ekintza honen helburua ingurunea zaintzea eta natura babestearen garrantzia ikastea da. 140 ikasleek bertakoak diren zuhaitz mota desberdinak landatu zituzten biodibertsitaeari garrantzia emateko.. Bezperan, “Hostozabal” elkarteak
Fernando Agirre, gure auzokidea, urte askotan institutuko berdeguneak zaintzen eta mantentze-lan txikietan laguntzen aritu dena, zendu da.Fernando, mila esker urte guzti hauetan egin duzun borondatezko lanagatik. Goian bego
Gaur, apirilak 22, Fibrosi Kistikoaren Egunean, Ondarroa BHI Institututik gure babesa eta elkartasuna adierazi nahi diegu gaixotasun honekin bizi diren pertsona guztiei eta haien senideei. Fibrosi kistikoa gaixotasun genetiko bat da, eguneroko zaintza eskatzen duena eta eragindako pertsonen bizitzan erronka
Historia egin dute gure Batxilergoko arraunlariek, denboraldi ahaztezina borobildu dute. Batxilergoko ikasketak eskatzen duten ahaleginarekin batera, kirol mailan emaitza historikoak lortu dituzte, herria eta ikastetxea harrotasunez betez! NESKEN GARAIPEN HISTORIKOA: HIRUTIK HIRU! Lehen aldiz, Ondarroako Arraun Elkartearen izenean, gure Batxilergoko
2026an Korrika itzuli da, Euskal Herrian zehar kilometroak baino askoz gehiago egiten ari den euskararen aldeko ekimena: gure hizkuntzarekiko babes eta konpromiso mezua.Bere 24. edizioan, Euskara gara lelopean, Korrika martxoaren 19an hasi zen Atharratzen eta gaur gure herritik igarotzen da.Aurreko

Ondarroa BHIko “Abixaran Potx Eiñ Arte” taldeak 2026ko martxoaren 15ean San Mamés en ospatutako kotxe elektrikoen lasterketan parte hartu zuen. Greenpower Iberiak antolatzen duen lehiaketa honetan, helburua gazteek diseinatu eta gidatutako auto elektrikoek bateriak aldatu gabe kilometro gehien egitea da. Aurten
Ondarroa BHI Institutuan oso garrantzitsua iruditzen zaigu gure ikasleak bizitza errealerako prestatzea. Gure ustez, funtsezkoa da ikasleei tresna praktikoak eskaintzea, autonomiaz eta erantzukizunez jardun ahal izateko, bai eguneroko bizitzan, bai etorkizunean. Horregatik, ikasturte honetan, DBHko 3. eta 4. mailako ikasleek
2026eko otsailaren 24an, dbh4ko Teknologiako ikasleek Talentatu programaren barruan, Fagor Arrasate enpresara bisita interesgarria izan zuten. Automobilgintza, siderurgia eta etxeko tresnen sektoreentzako mota ezberdinetako prentsa zehatzak egiten adituak dira Etxebarriko lantegian. Eskerrik beroenak Joanari, Leireri eta Borjari egin ziguten harrera

Ibon López, SolidEdge diseinuko programan aditua, Ecodrive Ondarroa BHIko kotxe elektrikoaren proiektuan laguntzaile izan dugu berriz ere. Teknologia eta Ingeniaritza II ko ikasleei “master class” ezinhobea eman zien eta bere ekarpen tekniko eta profesionalari esker, kotxearen muturraren diseinua nabarmen hobetu

Sahararen aldeko egin zen eskola material bilketa bukatu dugu eta Bir_Ganduz kanpamentuetako ikasleek esker moduan oparitxo hauek bidali dituzte. Eskerrik asko!!

Teknologia eta Ingeniaritza I irakasgaiko lehenengo batxilergoko ikasleak, Plaiko zubia aztertzera joan ziren. Europan horrelako hiru zubi bakarrik daude. Oier Otxoantezana arkitektu ondarrutarrak zubi honen historia eta funtzionaltasuna azaltzeaz gain, egituraren ezaugarri ugari maisuki zehaztu zituen: plaiko zubia bezalako egitura

Batxilergoko Psikologia ikasleek hitzaldi intimo eta berezia izan zuten institutuan: Nagore Laffageren ama den Asun Casasola izan genuen gure artean. Bizipen pertsonaletik abiatuta, indarkeria matxistari, memoriari eta justiziaren garrantziari buruz hausnartzeko aukera eman zigun, modu hurbil, zintzo eta hunkigarrian. Saioa

Abenduaren 17an, Seventh Climbing Orangutan Competition ospatu genuen ikastetxeko gimnasioan. DBH1-eko Technology and Digitalization ikasgaiko ikasleek eraikitako orangutanak elkarren aurka eskalatzen aritu ziren. Lehen sailkatua Mirari Atriok eta Maitane Azpirik egindako orangutana izan zen eta bigarrena Faotu Senghorrek eta Jule

Agenda 2030 proiektuaren baitan, Ondarroa BHI ere aurten herrilan honen parte izan da beste hainbat ekoizle, euskalgintzako eragile eta herriz herri lanean aritu diren Errigoraren boluntariorekin eta saskia eskatu duten herritarrekin batera. Ia datorren kanpainan laguntza handitzea lortzen dugun. Laguntza

3 DBH ko ikasleek, Saharako Bir Ganduz institutuko ikasleekin elkartruke txiki bat egiteko, oparitxo bana egin eta bidali diete hango ikasleei Yaalah elkartekideekin. Hona hemen argazki batzuk eta bideo bat. Hemen dituzue argazki batzuk eta bideo bat. Eskerrik asko Yaalah

2025eko azaroaren 28an, Lehenengo Batxilergoko Teknologia eta Ingeniaritza ikasleek bibrazioen aurkako kautxozko osagaiak garatzen espezializatutako Kautenik enpresa bisitatzeko aukera izan zuten. Injekzio bidezko fabrikazio-prozesua, kautxuzko piezak zein fase tekniko igarotzen dituzten eta azken produktua bermatzen duten kontrol sistemak bertatik bertara

2025eko azaroaren 13an, Ondarroa BHIko lehenengo eta bigarren mailako Batxilergoko Teknologia eta Ingeniaritza irakasgaietako ikasleek Gasteizera irteera izan zuten. Goizean, Automobilgintzako Fakultatean izan ziren, eta bertan automobilgintza, elektronika eta mekanikako graduen inguruko azalpen sakon eta interesgarriak jaso zituzten Josean Ramos
Osteguna, urriak 9, Ondarroa BHI Palestinar herriaren alde