DBH4KO IKASLEAK LOS ARCOS ZIRKUITUAN
Ondarroa BHIko DBH4 ikasleak “Abixaran Potx Eiñ Arte” taldearekin Los Arcoseko zirkuituan lehiatzen egon ziren maiatzaren 6an. Hurrengo estekan laburpen bideoa: LOS ARCOS 2026
Ondarroa BHIko DBH4 ikasleak “Abixaran Potx Eiñ Arte” taldearekin Los Arcoseko zirkuituan lehiatzen egon ziren maiatzaren 6an. Hurrengo estekan laburpen bideoa: LOS ARCOS 2026
Apirilaren 22an eta 23an, BATX1eko ikasleek Bilboko Justizia Jauregira bisita egin zuten Justizian Heztea hezkuntza programaren barruan. Bertan, hainbat epaiketa zuzenean ikusteko aukera izan zuten, eta justiziaren eguneroko funtzionamendua gertutik ezagutzeko esperientzia paregabea izan zen. Oro har, ikasleek oso positiboki
DBH3ko Pentsamendu Konputazionaletik Programazio Sortzailera ikasgaiko ikasle talde batek, Euskalduna Jauregian ospatu zen Euskadiko Hackathoi txapelketan. ToyScript kategorian lehen saria lortu zuen. Bertan, ikasleek 6 erronka ebatzi behar izan zituzten denbora mugatuan eta primeran moldatu ziren. Lorpen honek agerian uzten

Dbh3ko ikasleak Guggenheim museoan egon gara Lurrearen Arteak eta Ruth Asawa artistaren artelanak ikusten eta disfrutatzen.Naturan inspirazioa hartuta eta naturak emandako elementuekin sortutako artea ikusi dugu. Benetan interesgarria izan da!!

Lanbide Heziketako Deialdi Ofizialen datak
DBH1eko ikasleek hiru eguneko egonaldia egin dute Morgan, esperientzia aberasgarri eta ahaztezina biziz. Jarduera desberdinen bidez, elkar ezagutzeko, autonomia lantzeko eta ingurune naturalaz gozatzeko aukera izan dute. Gainera, sormenari ere tartea egin diote: bi pelikula grabatu dituzte, eta ikasle bakoitzak
Apirilaren 22an, Ondarroa BHI-ko ikastetxeko ikasleek zuhaitz landaketa egin zuten herrian, PAT proiektuaren barruan. Ekintza honen helburua ingurunea zaintzea eta natura babestearen garrantzia ikastea da. 140 ikasleek bertakoak diren zuhaitz mota desberdinak landatu zituzten biodibertsitaeari garrantzia emateko.. Bezperan, “Hostozabal” elkarteak
Fernando Agirre, gure auzokidea, urte askotan institutuko berdeguneak zaintzen eta mantentze-lan txikietan laguntzen aritu dena, zendu da.Fernando, mila esker urte guzti hauetan egin duzun borondatezko lanagatik. Goian bego
Gaur, apirilak 22, Fibrosi Kistikoaren Egunean, Ondarroa BHI Institututik gure babesa eta elkartasuna adierazi nahi diegu gaixotasun honekin bizi diren pertsona guztiei eta haien senideei. Fibrosi kistikoa gaixotasun genetiko bat da, eguneroko zaintza eskatzen duena eta eragindako pertsonen bizitzan erronka
Irailaren 1ean irakasleen ordutegia 9:00etatik 13:00etara izango da.Laster arte! Zuzendaritza Taldea
DESFIBRILADOREA INSTITUTUAN Ikasturte honetan desfibriladore automatiko (DEA) bat erosi dugu, eta dagoeneko zentroko sarreran instalatuta dago, leku ikusgarri eta erraz irisgarri batean. Neurri honek beste urrats bat suposatzen du gure eskola-ingurunea gero eta seguruagoa izan dadin, larrialdi egoeren aurrean erantzun
Ekainaren 16an, DBH4ko Teknologia ikasleek Eibarko Ingeniaritza Eskolak antolatutako STEAM jardunaldian parte hartu zuten. Jardunaldian zehar, instalazio fotovoltaikoei, kontrol automatikoari, uraren ahalmenari eta energia berriztagarriei buruzko tailerretan parte hartu zuten. Tailer horien bidez, ikasleek ikasgelan landutako edukiak modu praktikoan ezagutzeko

Erakusketa Komunikazio eta Sare sozialetako 4. mailako ikasleek egin dute eta bertan 3. mailako ikasleen lanak ere agertzen dira, ingeleseko gaian egindakoak. Ingeleseko gaian Plant A Tree proiektua burutu dugu eta horrela danok jasangarritasunaren inguruan konzientzia hartu dugu. Horretarako, ikasle bakoitzak zuhaitz bat
Asteburuan izan den Euskadiko Atletismo txapelketan gure ikaslea den Irati Solabarrieta Bilbaok maila absolutuko 100 metroetan eta 200 metroetan, urrezko domina lortu du, baita sekulako marka gauzatu ere: 11 segundo 90 centesima eta 24 segundo eta 15 centesima, hurrenez hurren. Zorionak Irati!
Gaur, ekainak 5, 2.Batxilergoa egin berri duten ikasleak agurtu ditugu. Oroigarri gisa txapela eta taldeko argazki bana jaso ondoren, hamaiketakoaz gozatzeko aukera ere izan dute. Zuzendariak bere diskurtsoan esan bezala, hemen gaituzue behar duzuenerako. Zorionak guztioi eta zorte on hemendik aurrera.
2026ko maiatzaren 27an Leire Egiguren Urrosolok, familia eta larrialdietako medikuak, larrialdi zerbitzuetan denbora bizitza dela eta segundo bakoitzak berebiziko garrantzia duela azaldu zuen. Osasun-krisi baten aurrean aktibatzen den engranaje perfektua zehaztu zen eta erlojuaren aurkako borrokan larrialdi sistemak nola funtzionatzen
Gaur, ikastetxeko zuzendaria den Ana Markuerkiagak , Gaiak bidalitako Hackathoiko sariak banatu dizkie ikasleei. Gogoratu, ikasle hauek Hackathoiko finaleko txapeldunak izan zirela. Zorionak txapeldunei!
Batxilergo Jubenil neskek historia egiten jarraitzen dute! Bateletan “tripletea” lortu ostean, trainerilletan ere sekulako denboraldia osatu dute gure naska arraunlariek: Bizkaiko, Euskadiko eta Espainiako Txapelketak irabazi dituzte. Hau da, jokatutako txapelketa guztiak etxera ekarri dituzte! Arraunlariak:• Izaro Oñederra Zenarrutzabeitia• Naroa
Apirilaren 21ean eta 28an, Haur Hezkuntzako 1.mailako ikasleek “Alboan” Psikogunearen eskutik psikomotrizitate saio bibentzialak izan zituzten. Esperientzia zoragarria eta aberasgarria izan zen guztientzat. Mila esker, Ianire!