TEKNOLOGIAKO IKASLEAK PLAIKO ZUBIAN
Teknologia eta Ingeniaritza I irakasgaiko lehenengo batxilergoko ikasleak, Plaiko zubia aztertzera joan ziren. Europan horrelako hiru zubi bakarrik daude.
Oier Otxoantezana arkitektu ondarrutarrak zubi honen historia eta funtzionaltasuna azaltzeaz gain, egituraren ezaugarri ugari maisuki zehaztu zituen: plaiko zubia bezalako egitura isostatiko baten abantailak (oso erraz biratzen du) eta desabantailak (haizearen indarra dela, zubia ezin da askatu), grabitate zentrua ondo kalkulatzearen garrantzia eta kontrapisuen kokapena, besteak beste.
Eskerrik asko Oierreri azalpen hain argi eta xeheak emateagatik eta baita ikasleei izan zuten jarrera bikainagatik!!
