
ASUN CASASOLA PSIKOLOGIAKO IKASLEEKIN
Batxilergoko Psikologia ikasleek hitzaldi intimo eta berezia izan zuten institutuan: Nagore Laffageren ama den Asun Casasola izan genuen gure artean.
Bizipen pertsonaletik abiatuta, indarkeria matxistari, memoriari eta justiziaren garrantziari buruz hausnartzeko aukera eman zigun, modu hurbil, zintzo eta hunkigarrian. Saioa oso interesgarria izan zen, eta ikasleentzat eragin emozional handikoa.
Amaitzeko, eskerrik beroenak Asun Casasolari, bere testigantza partekatzeagatik eta horrelako saioen bidez hezkuntzan kontzientziazioa, enpatia eta pentsamendu kritikoa lantzearen garrantzia agerian uzteagatik.
