AZTERKETAK BATXILERGOAN: ARAUDIA
BATXILERGOKO AZTERKETARA EZ JOATEAREN JUSTIFIKAZIOA
Ikasle batek osasun-arrazoiengatik ebaluatzeko moduko azterketa edo proba bat egiten ez badu, gurasoek bi modutara justifikatu ahal izango dute:
- Anbulatorioko edo ospitaleko egiaztagiri baten bidez. Ez da beharrezkoa ikaslea artatu duen medikuaren egiaztagiria. Nahikoa da anbulatorioko edo ospitaleko harrerak emandako egiaztagiria.
- Ikaslea gaixorik badago, baina medikuarengana joan beharrik ez badago, gurasoek dagokion irakasgaiko irakasleari deituko diote telefonoz.
- Ikasleak azterketa asko galtzen baditu, gurasoak tutorearekin jarriko dira harremanetan, eta hark gainerako irakasleei jakinaraziko die.
- Gurasoek ezingo dute justifikatu bere semea edo alaba azterketa edo froga ebaluagarri batera ez etortzea Einika edo Email bidez. Justifikazioa telefonoz edo aurrez aurre egin beharko da (ikasleek egindako justifikazio faltsuak saihesteko).
- Ikastetxeak horrela jokatuko du edozein azterketa edo proba ebaluagarriren aurrean. Hau da, arau horiek ez dira soilik «azterketa-asterako» izango, ikasturte osoan zehar jardungo baita horrela.
