TEKNO-KO IKASLEAK EIBARKO INGENIARITZA ESKOLAN
Ekainaren 16an, DBH4ko Teknologia ikasleek Eibarko Ingeniaritza Eskolak antolatutako STEAM jardunaldian parte hartu zuten.
Jardunaldian zehar, instalazio fotovoltaikoei, kontrol automatikoari, uraren ahalmenari eta energia berriztagarriei buruzko tailerretan parte hartu zuten. Tailer horien bidez, ikasleek ikasgelan landutako edukiak modu praktikoan ezagutzeko eta teknologiaren aplikazio errealak gertutik ikusteko aukera izan zuten.
Esperientzia oso aberasgarria izan zen gure ikasleentzat, eta etorkizuneko ikasketa eta lanbide aukerei buruz gehiago ezagutzeko balio izan zien.
Eskerrik beroenak eman nahi dizkiogu Oihana Aristondo-ri jardunaldia bikain antolatzeagatik, baita azalpen argiak eta zehatzak eskaini zituzten irakasle guztiei ere.
