Back

ZUHAITZ LANDAKETA, HITZALDIA ETA IRTEERA: PAT-2026

Apirilaren 22an, Ondarroa BHI-ko ikastetxeko ikasleek zuhaitz landaketa egin zuten herrian, PAT proiektuaren barruan. Ekintza honen helburua ingurunea zaintzea eta natura babestearen garrantzia ikastea da. 140 ikasleek bertakoak diren zuhaitz mota desberdinak landatu zituzten biodibertsitaeari garrantzia emateko..


Bezperan, “Hostozabal” elkarteak hitzaldi bat eman zuen ikastetxean proiektu beraren barruan. Hitzaldian, naturaren zaintzari eta jasangarritasunari buruz hitz egin zuten. Ikasleek arreta handiz entzun zuten eta galderak egiteko aukera ere izan zuten.


Bihar, apirilak 28, ikasleek irteera egingo dute Guggenheim museora. Bisita honek Artea eta Naturaren arteko harremana ezagutzeko aukera emango die. Ikasleek ondorengo bi erakusketak ikusteko aukera izango dute:“ Lurraren arteak” eta “Ruth Asawa”.