Back

3D DISEINUA TEKNOLOGIA ETA INGENIARITZA II-KO IKASLEEKIN

Ibon López, SolidEdge diseinuko programan aditua, Ecodrive Ondarroa BHIko kotxe elektrikoaren proiektuan laguntzaile izan dugu berriz ere.

Teknologia eta Ingeniaritza II ko ikasleei “master class” ezinhobea eman zien eta bere ekarpen tekniko eta profesionalari esker, kotxearen muturraren diseinua nabarmen hobetu da. Pixel Sistemasek 3D modelaketan eta CAD/CAE teknologietan duen esperientziaz baliatuz, proiektuaren erronkak modu eraginkorrean ebazteko aukera izan dugu.

Eskerrak eman nahi dizkiogu Iboni eta Pixel Sistemasi, haien profesionaltasuna eta lankidetza ezinbestekoak izaten ari baitira gure auto elektrikoaren garapenean.