FINANTZA-HEZKUNTZA
Ondarroa BHI Institutuan oso garrantzitsua iruditzen zaigu gure ikasleak bizitza errealerako prestatzea. Gure ustez, funtsezkoa da ikasleei tresna praktikoak eskaintzea, autonomiaz eta erantzukizunez jardun ahal izateko, bai eguneroko bizitzan, bai etorkizunean.
Horregatik, ikasturte honetan, DBHko 3. eta 4. mailako ikasleek finantza-hezkuntzako tailer batean parte hartu dute, diruaren kudeaketa arduratsua eta erabaki ekonomiko kontzienteak hartzera hurbiltzeko asmoarekin.
Tailer horietan, ikasleek dirua modu seguruan erabiltzen, erabaki ekonomikoak hartu aurretik aukerak aztertzen eta hautuen ondorioak baloratzen ikasi dute. Era berean, balizko iruzurrak identifikatzeko eta saihesteko prestakuntza espezifikoa jaso dute, bereziki ingurune digitaletan
Formakuntza honen balorazioa oso positiboa izan da, bai ikasleen aldetik, bai irakasleen aldetik. Horregatik, 2026-2027 ikasturteari begira, prestakuntza hori Batxilergoko ikasleentzat ere zabaltzeko asmoa dugu, gure ikasleen hezkuntza integralarekiko konpromisoa sendotuz.
