
ABIXARAN POTX EIÑ ARTE. SAN MAMES 2026
Ondarroa BHIko “Abixaran Potx Eiñ Arte” taldeak 2026ko martxoaren 15ean San Mamés en ospatutako kotxe elektrikoen lasterketan parte hartu zuen. Greenpower Iberiak antolatzen duen lehiaketa honetan, helburua gazteek diseinatu eta gidatutako auto elektrikoek bateriak aldatu gabe kilometro gehien egitea da.
Aurten ere, taldeak emaitza positiboak lortu ditu: iazkoarekin alderatuta, bira gehiago eman dituzte eta abiadura handiagoa lortu dute. Ikasleek egindako lan teknikoa eta ahalegina emaitzetan isladatu da, eta esperientzia oso aberasgarria izan da beraientzat. Gure babesle guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu.
Atxikita jardunaldiaren laburpen bideoa daukazu eta zenbait argazki.
SAN MAMES 2026 LABURPEN BIDEOA
