Back

Teknologia eta Ingeniaritzako ikasleak Urduliz 42 kanpusean

2026ko irailaren 16an, Ondarroa BHIko lehenengo eta bigarren batxilergoko Teknologia eta Ingeniaritza irakasgaiko ikasleak 42 Urduliz Programazio Campusera joan ziren. Zibersegurtasunari buruzko tailerrean parte hartu eta hainbat kontzeptu eta erronka praktiko ezagutzeko aukera izan zuten. Teknologia berrien erabilerarekin eta gure eguneroko bizitzan gero eta garrantzitsuagoa den zibersegurtasunarekin lotutako esperientzia interesgarria izan zen.
Eskerrik asko Oihane eta Ireneri eman zituzten azalpen argi eta zehatz guztiengatik eta baita Unai Zubiaur eta Mireneri ekintza osagarri hau posible egiteagatik.