IRAKASLEENTZAT OHARRA
Irailaren 1ean irakasleen ordutegia 9:00etatik 13:00etara izango da.Laster arte! Zuzendaritza Taldea
Irailaren 1ean irakasleen ordutegia 9:00etatik 13:00etara izango da.Laster arte! Zuzendaritza Taldea
DESFIBRILADOREA INSTITUTUAN Ikasturte honetan desfibriladore automatiko (DEA) bat erosi dugu, eta dagoeneko zentroko sarreran instalatuta dago, leku ikusgarri eta erraz irisgarri batean. Neurri honek beste urrats bat suposatzen du gure eskola-ingurunea gero eta seguruagoa izan dadin, larrialdi egoeren aurrean erantzun
Ekainaren 16an, DBH4ko Teknologia ikasleek Eibarko Ingeniaritza Eskolak antolatutako STEAM jardunaldian parte hartu zuten. Jardunaldian zehar, instalazio fotovoltaikoei, kontrol automatikoari, uraren ahalmenari eta energia berriztagarriei buruzko tailerretan parte hartu zuten. Tailer horien bidez, ikasleek ikasgelan landutako edukiak modu praktikoan ezagutzeko

Erakusketa Komunikazio eta Sare sozialetako 4. mailako ikasleek egin dute eta bertan 3. mailako ikasleen lanak ere agertzen dira, ingeleseko gaian egindakoak. Ingeleseko gaian Plant A Tree proiektua burutu dugu eta horrela danok jasangarritasunaren inguruan konzientzia hartu dugu. Horretarako, ikasle bakoitzak zuhaitz bat
Asteburuan izan den Euskadiko Atletismo txapelketan gure ikaslea den Irati Solabarrieta Bilbaok maila absolutuko 100 metroetan eta 200 metroetan, urrezko domina lortu du, baita sekulako marka gauzatu ere: 11 segundo 90 centesima eta 24 segundo eta 15 centesima, hurrenez hurren. Zorionak Irati!
Gaur, ekainak 5, 2.Batxilergoa egin berri duten ikasleak agurtu ditugu. Oroigarri gisa txapela eta taldeko argazki bana jaso ondoren, hamaiketakoaz gozatzeko aukera ere izan dute. Zuzendariak bere diskurtsoan esan bezala, hemen gaituzue behar duzuenerako. Zorionak guztioi eta zorte on hemendik aurrera.
2026ko maiatzaren 27an Leire Egiguren Urrosolok, familia eta larrialdietako medikuak, larrialdi zerbitzuetan denbora bizitza dela eta segundo bakoitzak berebiziko garrantzia duela azaldu zuen. Osasun-krisi baten aurrean aktibatzen den engranaje perfektua zehaztu zen eta erlojuaren aurkako borrokan larrialdi sistemak nola funtzionatzen
Gaur, ikastetxeko zuzendaria den Ana Markuerkiagak , Gaiak bidalitako Hackathoiko sariak banatu dizkie ikasleei. Gogoratu, ikasle hauek Hackathoiko finaleko txapeldunak izan zirela. Zorionak txapeldunei!
Batxilergo Jubenil neskek historia egiten jarraitzen dute! Bateletan “tripletea” lortu ostean, trainerilletan ere sekulako denboraldia osatu dute gure naska arraunlariek: Bizkaiko, Euskadiko eta Espainiako Txapelketak irabazi dituzte. Hau da, jokatutako txapelketa guztiak etxera ekarri dituzte! Arraunlariak:• Izaro Oñederra Zenarrutzabeitia• Naroa
Apirilaren 21ean eta 28an, Haur Hezkuntzako 1.mailako ikasleek “Alboan” Psikogunearen eskutik psikomotrizitate saio bibentzialak izan zituzten. Esperientzia zoragarria eta aberasgarria izan zen guztientzat. Mila esker, Ianire!

Agenda 2030 proiektuaren baitan, Ondarroa BHI ere aurten herrilan honen parte izan da beste hainbat ekoizle, euskalgintzako eragile eta herriz herri lanean aritu diren Errigoraren boluntariorekin eta saskia eskatu duten herritarrekin batera. Ia datorren kanpainan laguntza handitzea lortzen dugun. Laguntza

3 DBH ko ikasleek, Saharako Bir Ganduz institutuko ikasleekin elkartruke txiki bat egiteko, oparitxo bana egin eta bidali diete hango ikasleei Yaalah elkartekideekin. Hona hemen argazki batzuk eta bideo bat. Hemen dituzue argazki batzuk eta bideo bat. Eskerrik asko Yaalah

2025eko azaroaren 28an, Lehenengo Batxilergoko Teknologia eta Ingeniaritza ikasleek bibrazioen aurkako kautxozko osagaiak garatzen espezializatutako Kautenik enpresa bisitatzeko aukera izan zuten. Injekzio bidezko fabrikazio-prozesua, kautxuzko piezak zein fase tekniko igarotzen dituzten eta azken produktua bermatzen duten kontrol sistemak bertatik bertara

2025eko azaroaren 13an, Ondarroa BHIko lehenengo eta bigarren mailako Batxilergoko Teknologia eta Ingeniaritza irakasgaietako ikasleek Gasteizera irteera izan zuten. Goizean, Automobilgintzako Fakultatean izan ziren, eta bertan automobilgintza, elektronika eta mekanikako graduen inguruko azalpen sakon eta interesgarriak jaso zituzten Josean Ramos
Osteguna, urriak 9, Ondarroa BHI Palestinar herriaren alde

Ondarroako Institutuko irakasleek elkartasun ekintza bat burutu dute urriaren 2ko atsedenaldian, Palestinaren aldeko konzentrazio batean bilduz. Eskubide urraketen aurkako salaketa eta bakearen aldeko aldarrikapena egin dute.

2025eko irailaren 23an, Ondarroa BHIko lehenengo batxilergoko IKT eta Teknologia eta Ingeniaritza irakasgaietako ikasleak, 42 Urduliz Programazio Campusera joan ziren. Belen Martinez Galianak adimen artifizialari buruzko azalpen argiak eman zizkigun. IA-ko ereduekin lan egin zuten (eredu bat sortu zuten eta

Josu Martínez de Ázagra Batxilergoko 2. mailako gure ikasleak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak antolatutako Batxilergoko 16 Sari Berezietako bat jaso zuen uztailean. Berri hau ematea pozgarria da guztiontzat. Institututik zorionak eman nahi dizkiogu, eta arrakasta handia opa bere unibertsitate-etapa berrian.

Irakasle guztiok irailak 1 goizeko 9retan etorri behar zarete. Edozein zalantza izanez gero zuzendaritzarekin harremanetan jarri, zuzendaritzataldea@ondarroabhi.net helbidera idatziz.
Hona hemen 3. DBH eta 4.DBHko fisika eta kimikako ikasleekin egindako ginkana zientifikoaren argazkiak. Urte osoko kontzeptuak errepasatzeaz gain, saio dibertigarria pasa dute taldeka lan eginez. Eskerrik bereziak baita ere gidari lanetan aritu diren Pedro, Julen, Ventura, Onintze, Sara eta