15' IRAKURKETA
15' IRAKURKETA
Gure ikastetxean, DBHko 1. eta 2. mailako ikasleek egunero 15 minutu irakurtzen dute isiltasunean.
Ikasgela bakoitzean irakurketa txoko bat dago, eta bertan ikasleek komikiak, aldizkariak eta hizkuntza desberdinetako liburuak dituzte eskura, gurpildun “karrito” batean antolatuta.
Gutxi gorabehera hilabete eta erdiro, egun eta ordu berean, “karritoak” modu antolatuan txandakatzen dira ikasgelen artean. Horrela, talde guztiek aldian-aldian irakurketa material berria eskuratzeko aukera dute.
Proiektu honen helburua ikasleek irakurketaren plazerra deskubritzea da, haien gustu eta interes desberdinetara egokitutako material erakargarrien bidez.
