Back

LEGE OHARRA

1. Arduraduna

Informazioaren eta Merkataritza Elektronikoaren Gizartearen Zerbitzuen Legeak (LSSICE) bere 10. artikuluan xedatzen duena betez, jasota geratzen da http://www.ondarroabhi.eus domeinu-izena duen webgunea Ondarroa BHI institutuarena dela, IFK zenbakia: S-4833001-C; helbidea: Artibai 5, posta kodea 48700, Ondarroa, Bizkaia, eta telefono-zenbakia 94 428 78 70.

ondarroabhi.eus webguneak, bere egitekoa betetzeko, testu-edukiak, eduki grafikoak, ikus-entzunezkoak, plastikoak eta teknikoak banatzen ditu. Aipatutako edukien copygriht-a Ondarroa BHI institutuarena da. Eduki horiek erabiltzeak edo eduki horietara sartzeak jabetza intelektualari, erantzukizunari eta datu pertsonalen babesari buruzko atal honetan zehaztutako baldintzen onarpena suposatzen du erabiltzailearentzat.

2. Jabetza intelektualaren eskubideak

ondarroabhi.eus web guneko edukiak obra intelektualtzat hartzen dira eta Estatuan eta Europan indarrean dagoen Jabetza Intelektualarengatik babestuta daude. Copyriht-aren titularrak baimena ematen du edukiak baldintza hauen arabera erabiltzeko:

  • Erabiltzaileak baimena du ataria osatzen duten edukiak kopiatzeko, banatzeko, eraldatzeko eta denen eskura jartzeko, eta, bereziki, gune honetako edukietatik abiatuta, obra deribatuak eta obra konposatu eta bereiziak sortzeko.
  • Baimena beti dago indarrean (jabetza intelektualaren eskubideek irauten duten denboraldian), mundu osorako da, doakoa da eta modu ez-esklusiboan ematen da.
  • Erabiltzaileak edukiak berrerabil ditzake, bai eta banatu ere, betiere jatorrizko lanaren autorea eta aipatutako edukiak hartu dituen iturria aipatzen badu.
  • Erabiltzaileak obra deribatu eta konposatuak sor ditzake, betiere jatorrizko lanaren autorea eta aipatutako edukiak hartu dituen iturria aipatzen badu.
  • Lizentzia honen kondizioak aldatzeko, idatzizko baimena eskatu behar zaio edukien titularrari.
  • Indarrean dagoen jabetza intelektualaren legeko autore-eskubideei aplikatzen zaizkien muga berak ditu.
  • Kontuan hartuko dira atari hezigarrian sartzen diren eduki zehatzei, adibidez, ikus-entzunezkoei, ordenagailu-programei eta datu-baseei, aplikatu beharreko zehaztapen legalak.

Baimen honen kondizioren bat betetzen ez den une berean amaitutzat joko da baimen osoa; uste bada klausularen bat baliorik gabea dela edo baliorik gabe utz daitekeela, klausula horrek ez die baliozkotzat jotzen diren gainerako kondizioei eragingo; aipatutako kondizioak aldatzen badira, aldaketa horrek ez die eragingo aldaketa egin baino lehen emandako baimenei; baimen horiek indarrean jarraituko dute, baldin eta titularrak eta erabiltzaileak kontrakoa adosten ez badute idatziz.

Aurreko paragrafoan esandakoaren salbuespen gisa, atari hezigarriko enpresa iragartzaileen izen komertzial, marka eta logotipoak bakoitza bere titularrarena izango da, eta jabetza industrialaren eskubideak enpresa horienak eta ez beste inorenak izango dira. Zeinu bereizle horien erabilera jabetza industrialaren eskubideen titularrari beti idatzizko baimena eskatuz egingo da.

ondarroabhi.eus web gunera estekak ezartzeko kondizioak:

https://www.ondarroabhi.eus atari hezigarriarekin hipertestuak ezartzea nahi duten zerbitu-emaileek posta elektronikoko helbide honetan eska ditzakete: 015623aa@hezkuntza.net.

LSSICE legearen 17.1 artikuluan ezarritakoaren arabera titularrak, edukietara edo bilaketa-tresnetara egindako estekak ezabatu edo baliorik gabe utz ditzake, betiere legez kontrako jarduera edo informazio estekak direnean edo kalte-ordaina jaso dezaketen hirugarrenen eskubideak edo ondasunak kaltetzen direnean.

3.-Erantzukizuna

Web gunearen titularrak, Ondarroa BHI institutuak, ez du bere gain hartzen, jabetza intelektualaren legeak elementuei dagokienez, erabiltzaileek egin dezaketen erabilera edo lege-urratze posibleen ondoriorik, ezta gai honi buruz zehaztu diren erabiltzeko kondizioak urratzeari dagokionez ere.

Ondarroa BHI institutuak www.ondarroabhi.eus atariak jasotzen dituen eduki hezigarrien eta informazioaren eguneratzea eta zehaztasuna zainduko ditu, betiere informazio orokorra denean eta ez pertsona edo erakunde edo organismo ofizialei dagozkien zirkunstantzia zehatzei dagozkienak direnean.

Edukien autoreek emandako iritziez ari garenean. Ondarroa BHI institutuak ez du hartzen erantzukizunik bere gain, gunearen erantzule gisa ez baitu gunearen egiazkotasunaz edo zehaztasunaz edo zintzotasunaz erantzuten.

Ondarroa BHI institutuak ez ditu bere gain hartzen web gunean eskainitako zerbitzuetarako sarbideari, funtzionamenduari eta eraginkortasunari dagokienez une batean sor litezkeen akats teknikoen ondorioak, ezta arrazoi tekniko, zoritxarreko edo ezinbestekoengatik zerbitzuak eteteari edo bertan behera uzteari dagokionez ere.

4.-Aplikatu beharreko legea

Erabilera-lege hauek lege hauen arabera idatzi dira: Espainian indarrean dagoen legediaren arabera, zehatzago esanda, 2002ko uztaileko 11ren Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuen Legearen arabera, Espainiako arau zibil eta merkataritzakoen arabera eta baita datu pertsonalak babesteko eta kontsumitzaile eta erabiltzaileak babesteko araudiaren arabera ere.

Argibide gehiagotarako, edota iradokizunak edo proposamenak egiteko: 015623aa@hezkuntza.net helbide elektronikora jo dezakezue, edota erabiltzaileentzako arreta-zerbitzuko telefonora: 94 4287870, edota posta-helbide honetara: Artibai 5, 48700 Ondarroa (Bizkaia).