Jantokia
Jantokiaren arduraduna Miren Urresti da. Bere emaila mirenurresti@ondarroabhi.net da.
Jantokiaren zerbitzua DBHko ikasleei zuzenduta dago.
A. Zerbitzua jasotzeko modalitateak
Jankideak bi modalitate nagusi dituzte zerbitzua jasotzeko:
- Egunero bazkaltzea.
- Lanegun zatitua daukagunean,hau da,urria eta maiatza bitarteko astelehen, astearte eta ostegunetan.
Beste aukeraren bat behar izatekotan,esan eta egokituko zaizue.
B. Modalitate aldaketa
Garrantzitsua da jantokiko modalitatea aldatzeko asmoa izanez gero, jantokiko arduradunari gutxienez astebeteko aurrerapenarekin jakinaraztea.
C. Ez-etortzeak
Ikasleen ez-etortzeak jantokiko arduradunari jakinarazi beharzaizkio aurretiaz, hutsegiteen kontrol eraginkorra izateko.
D. Kobrantza
Ikasturte hasieran egindako jantoki egunen eskaeraren arabera, familiek ikasturte osoan ordaindu beharrekoa kalkulatu eta zati 9 egingo da. Horrela, urritik hasi eta ekainera bitartean dauden 9 hilabeteetan zehar kuota berdina ordainduko dute familiek.
Horregatik gertatzen da, ekainean jantokian bazkaltzen ez duen ikasle baten familiak, ekainean kuota ordaintzea, urte guztian ordaindu beharrekoa 9 hilabeteetan banatzen delako.
Ikasturtean zehar gertatutako gorabeherak ekaineko fakturan jasoko dira, egin beharreko doikuntzen bidez.
E. Prezioak
Jantokiaren prezioak hauek dira:
- Ohiko menua: 4,60 euro
- Egun solteak edo behin behinekoa: 5,20 euro
- Garraio eskubidea dutenentzat: 3,30 euro
*Oharra: Prezio horiek aldatu egin daitezke 24/25 ikasturtean.
F. Irteerak
-Ikastetxeak antolatutako egun bakarreko jarduera osagarrien kasuan:
- ikasleek bazkal ordurako bueltatzen direnean ikastetxera, jantokian bazkalduko dute normaltasunez
- horrela ez bada, piknik-a helaraziko zaie egun horretarako.
– Jantokiko kuotaren %50a deskontatuko da honako kasu hauetan soilik:
- Ikastetxeak programatutako jarduera osagarrietan ikasleek piknik zerbitzurik jaso ez badute. Adibidez bi egun edo gehiagoko irteeretan (ikasketa bidai, Morga…)
- Jankidea ez bada astebetez edo gehiagoz jarraian jantokira joan behar, betiere,gutxienez astebete lehenago jakinarazten bazaio jantokiko arduradunari.
G. Bekadun ikasleak
Bekadunek kuotak ordaintzeari utziko diote Hezkuntza Sailetik abisua heldu bezain laster. Ordaindutako kuotak ordainduko zaizkie Jaurlaritzak ikastetxeari dirua bidaltzen dionean. Baina aurreko ikasturtean bekadun izatea ez da arrazoia izango kuotak hilero ez ordaintzeko.
G. Familien kolaborazioa
Bukatzeko, jantokiak modu egokian funtzionatu dezan zuen kolaborazioa beharrezkoa dela gogorarazten dizuegu. Edozein iradokizun edota zalantza izanez gero, mesedez institutura deitu edo etorri, eta jantokiko arduradunarekin hitzordua eskatu.
1. Jantokira GARAIZ heldu eta LASAITASUNEZ sartuko gara, ez arrapaladan edo oihuka. Jantokia ez da jolas lekua; beraz, gure portaera egokitu behar
2. Egun baten jantokira etorriko ez garela dakigunean, aurretiaz abisatuko diogu jantokiko
3. Ikasle bakoitzari bere tokia esleituko zaio bazkaltzeko eta ezin izango da lekuz aldatu baimen
4. Jantokian GIZALEGEZ jan behar dugu: gorputz-jarrera egokiarekin, jolasak, iskanbilak eta oihuak ekidituz; janaria eta jateko tresnak era egokian erabiliz eta gure tokia ahalik eta garbien uzteko ardura
5. Erabat debekatuta dago janariarekin jolastea, janaria botatzea, edota jantokitik
6. Ezin dira erabili jantokian telefono mugikorrak, ezta beste gailu Larrialdi baten kasuan, jantokiko arduradunari baimena eskatuko diogu.
7. Jarrera desegokien ondorioz jasotako oharrak edo agindutako lanak (erratza pasatzea, mahaiak garbitzea, lekuz ..) zintzotasunez onartuko ditugu, eta aurrerantzean gure jarrera hobetzeko konpromisoa hartuko dugu. Horrela ez bada, eta jarrera desegokia mantentzen bada, jantoki zerbitzutik kaleratu nazakete egun batzuetarako, edo ikasturte osorako, kasurik larrienetan.
8. Bazkaldu osteko atsedenaldian, eta 2.DBHko ikasleek ezin izango dute institututik irten.
JANTOKIA: 2024-25 ikasturteko egutegia eta ordutegia
Lanaldi zatitua: Urritik maiatzera: astelehen, astearte eta ostegunetan. Bazkalordua 12:10-13:20.
Lanaldi jarraia: Iraila+Ekaina+Urritik maiatzera, asteazken eta ostiraletan.Bazkalordua 14:00-14:30.