Back

EUSKARA IKASTAROA

Datorren irailaren 23an, “Euskara básico para trabajar en el ámbito sociosanitario” izeneko 60 orduko ikastaroa hasiko da. Ikastaroa bereziki zaintzaren eta arlo soziosanitarioaren inguruan interesa duten pertsonei zuzenduta dago.

Ikastaroa irailaren 23tik urriaren 28ra egingo da, astelehenetik ostegunera, 16:00etatik 19:00etara.

Parte hartzeko ez da derrigorrezkoa arlo soziosanitarioan lanean aritzea, nahiz eta arlo horrekin lotura edo esperientzia izatea baloratuko den.

DBHko titulua edo baliokidea izatea ere ez da ezinbesteko baldintza, baina komenigarria da. Titulaziorik ez duten pertsonei oinarrizko konpetentzia-proba bat egin ahal izango zaie, gaztelania eta matematika arloetan.

Izena eman duten pertsonei elkarrizketa labur bat egingo zaie. Elkarrizketa telefonoz egin ohi da, ikastetxera bertaratu beharrik izan ez dezaten.

Izen-ematea Lanbideren webgunearen bidez egin behar da.

Ikastaroan oraindik plazak libre daude. Interesa izan dezakeen norbait ezagutzen baduzue, bereziki zaintzaren edo arlo soziosanitarioaren ingurukoa bada, informazioa helaraztera animatzen zaituztegu.