Back

KOMUNIKAZIO TRESNEN ERABILERA

Eusko Jaurlaritzak hala eskatuta, ikastetxeak bere antolamendu eta funtzionamendu-autonomiaren barruan, neurri pedagogikoak hartuko ditu eskola-jardunean telefono mugikorren eta erloju adimendunen erabilera erregulatzeko. (2024-2025 Ikasturte antolaketa Bigarren Hezkuntzako Institutuetan)

Ikasleak ikastetxean dauden bitartean, etxeko mezuak jaso edota behar izanez gero, etxera deitu ahal dutenez, mugikorraren eta erloju adimentsuen erabilera ez da ezinbestekoa.

Beraz, Gela egonkorrean, DBHn eta Batxilergoan, ikastetxearen esparru osoan (eraikinaren barruan eta patioan), mugikorraren eta erloju adimentsuen erabilera guztiz debekatuta dago, baina irakasleak eskatzen badu edo baimentzen badu, gela barruan, erabili ahal izango da.

Ezin da begi bistan eduki, nahiz eta itzalita egon edo ordua ikusteko aitzakiarekin erabili. Ikasleak mugikorra edo erloju adimentsua ikastetxera ekartzen badu, beti itzalita edukiko du motxila barruan. Ikastetxeak antolatutako ekintzetara (irteerak, koloiak…) ezingo da mugikorrik edo erloju adimentsurik eraman. Salbuespen bakarra DBH 4.mailan egiten den ikasbidaia eta Batxilergoan hainbat egunetarako antolatutako bidaiak izango dira.

Jarraituko den prozedura honako hau da:

    1. Irakasleak ikasle baten mugikorra edo erloju adimentsua ikusten badu (eskuan, mahai gainean…) berdin da piztuta ala itzalita eduki, Zuzendaritzara eramateko eskatuko dio.
    2. Zuzendaritzan ikasleari mugikorra edo erloju adimentsua itzaltzeko eta bertan uzteko eskatuko zaio.
    3. Zuzendaritzak etxera deituko du, eta mugikorraren edo erloju adimentsuaren bila gurasoak edo gurasoek baimendutako pertsonaren bat etorri beharko da institutura.
    4. Zuzendaritzan inzidentzia bat zabalduko zaio ikasleari. Mugikorraren bila etortzen den pertsonak inzidentzia hau sinatu ondoren, mugikorra edo erloju adimentsua emango zaio.
    5. Ikaslea mugikorrarekin ikusi duen irakasleak Zuzendaritzara bidali arren, ikaslea ez baldin bada joaten, Zuzendaritzak beste inzidentzia bat jarriko dio. Kasu honetan, ikasleak bi jarrera desegoki desberdin izango ditu aldi berean: bat mugikorra bistan izatearren eta bestea irakasleak emandako agindua ez betetzearren. Halaber, ikaslea Zuzendaritzara joaten bada, baina mugikorra edo erloju adimentsua entregatu nahi ez badu, beste inzidentzia bat jarriko zaio jokabide desegoki horren ondorioz.
    6. Ikasle bat bigarren aldiz mugikorrarekin edo erloju adimentsuarekin ikusten bada, aurreko prozedura bera aplikatuko zaio.
    7. Ikasle bat hirugarren aldiz mugikorrarekin edo erloju adimentsuarekin ikusten bada, prozedura bera jarraituko da, baina kasu honetan, hirugarren jarrera desegokia bizikidetzaren aurkako jokabide bihurtuko da. Neurri zuzentzailea hurrengo egunean eskolara ez etortzea izango da. Salbuespen gisa, eta ikaslearen hezkuntza prozesuan beste neurri mota bat egokiagoa dela ikasten bada, beste neurri bat jarriko zaio, beti ere, bizikidetzaren aurkako jokabideari dagokion neurrietako bat.
    8. Inzidentziak ebaluazio desberdinetan gertatzen badira, ez dira metatuko, hau da, ikasleak ebaluazio bakoitzaren hasieran inzidentziarik gabe hasiko dira. Inzidentziak metatzeko ebaluazio berean gertatu behar dira.
    9. Irteerak: ikasle batek mugikorra edo erloju adimentsua eramaten badu, eta irakasle batek ikusten badio, inzidentzia bat jarriko zaio.

Oharra:

Mugikorra edo erloju adimentsua bistan egoteko aukera, bakarrik, jolasordura jaisteko momentuan izango da, motxilatik atera nahi badute, behinik behin.

Hori horrela, jolasordutik itzultzerakoan, motxilan mugikorra edo erloju adimentsua gordetzeko baimena izango dute.

DBH 1 eta 2 mailakoek ez dutenez baimenik ikastetxeko eremutik ateratzeko, ezingo da euren mugikor ezta erloju adimentsurik bistan egon.

Batxilergoko ikasleek hamar minutuko atsedenaldia dutenean, ezingo dute mugikor edo erloju adimentsurik atera.

MUSIKA ERREPRODUZITZAILEEN ERABILERA

  • Musika erreproduzitzaileak (MP3, MP4) debekatuta daude ikastetxearen barruan. Hala ere, irakaslearen baimenarekin, ordenagailuaren bidez, musika entzun ahal izango dute gela barruan.
  • Atsedenaldiko eta bazkalosteko orduetan erabili ahal izango dira, betiere, musika entzuteko mugikorrik erabiltzen ez bada (MP3, MP4… tresnak erabili ahal izango dira soilik).
  • Irteeretara posible da erreproduzitzaile hauek eramatea.
  • Ikasleak arau hau ez badu betetzen, mugikorraren eta erloju adimentsuaren prozedura bera jarraituko da.
    1. Ikasleek ezingo dute mugikorra erabili ikastetxeko eremu osoan. Kanpoko atetik kanpo erabili ahalko dute.
    2. Gela barruan, pasabideetan, eskaileretan, hall-ean, patioan…guztiz debekatua dago mugikorra erabiltzea.
    3. Aurreko arauak ez badira betetzen ikastetxeko araudia aplikatuko da, hau da, jokabide desegoki bezala emango zaio trataera. Edozein irakaslek ezarri ahal izango dio jokabide desegokia ikasleari Zuzendaritzara bideratuz eta ohiko inzidentzien prozedura jarraituko da.

XEHETASUNAK:

    1. Ikasleek gelan sartzerakoan mugikorrak (era ixilean) gordailu baten uzteko aukera izango dute.
    2. Ikasleek gelan dauden bitartean ezin izango dute mugikorra begi-bistan ere eduki. Motxilan edo poltsan gordeta izan beharko dute ixilean beti ere, gordailuan ez badute utzi.
    3. Premiazko dei bat egin edo jaso behar badu ikasleak baimena eskatu behar izango dio irakasleari aurretiaz eta ixilean edo bibrazio eran izango du mugikorra. Baimen hori eskatzeko inprimaki bat bete behar izango du.
    4. Ikasleak ez baditu aurreko arauak errespetatzen, zeharkako gaitasunen ebaluazioan izango du eragin negatiboa.

Para poder solicitar este permiso el alumno-a deberá rellenar un impreso. El lugar para realizar la llamada o recibirla será el siguiente:

Lehen solairuko txokoaren espazioa (planoa)

Irakasleek mugikorra eta erloju adimentsua mintegietan, komunetan edo beheko solairuko ertzetako ateen kanpoaldean erabili ahal izango dute soilik. Bestalde, irakasleek irteeretara mugikorra eraman ahal izango dute eta erabili.