
LANBIDE HEZIKETAKO DEIALDI OFIZIALEN DATAK
Lanbide Heziketako Deialdi Ofizialen datak

Lanbide Heziketako Deialdi Ofizialen datak
DBH1eko ikasleek hiru eguneko egonaldia egin dute Morgan, esperientzia aberasgarri eta ahaztezina biziz. Jarduera desberdinen bidez, elkar ezagutzeko, autonomia lantzeko eta ingurune naturalaz gozatzeko aukera izan dute. Gainera, sormenari ere tartea egin diote: bi pelikula grabatu dituzte, eta ikasle bakoitzak
Apirilaren 22an, Ondarroa BHI-ko ikastetxeko ikasleek zuhaitz landaketa egin zuten herrian, PAT proiektuaren barruan. Ekintza honen helburua ingurunea zaintzea eta natura babestearen garrantzia ikastea da. 140 ikasleek bertakoak diren zuhaitz mota desberdinak landatu zituzten biodibertsitaeari garrantzia emateko.. Bezperan, “Hostozabal” elkarteak
Fernando Agirre, gure auzokidea, urte askotan institutuko berdeguneak zaintzen eta mantentze-lan txikietan laguntzen aritu dena, zendu da.Fernando, mila esker urte guzti hauetan egin duzun borondatezko lanagatik. Goian bego
Gaur, apirilak 22, Fibrosi Kistikoaren Egunean, Ondarroa BHI Institututik gure babesa eta elkartasuna adierazi nahi diegu gaixotasun honekin bizi diren pertsona guztiei eta haien senideei. Fibrosi kistikoa gaixotasun genetiko bat da, eguneroko zaintza eskatzen duena eta eragindako pertsonen bizitzan erronka
Historia egin dute gure Batxilergoko arraunlariek, denboraldi ahaztezina borobildu dute. Batxilergoko ikasketak eskatzen duten ahaleginarekin batera, kirol mailan emaitza historikoak lortu dituzte, herria eta ikastetxea harrotasunez betez! NESKEN GARAIPEN HISTORIKOA: HIRUTIK HIRU! Lehen aldiz, Ondarroako Arraun Elkartearen izenean, gure Batxilergoko
2026an Korrika itzuli da, Euskal Herrian zehar kilometroak baino askoz gehiago egiten ari den euskararen aldeko ekimena: gure hizkuntzarekiko babes eta konpromiso mezua.Bere 24. edizioan, Euskara gara lelopean, Korrika martxoaren 19an hasi zen Atharratzen eta gaur gure herritik igarotzen da.Aurreko

Ondarroa BHIko “Abixaran Potx Eiñ Arte” taldeak 2026ko martxoaren 15ean San Mamés en ospatutako kotxe elektrikoen lasterketan parte hartu zuen. Greenpower Iberiak antolatzen duen lehiaketa honetan, helburua gazteek diseinatu eta gidatutako auto elektrikoek bateriak aldatu gabe kilometro gehien egitea da. Aurten
Ondarroa BHI Institutuan oso garrantzitsua iruditzen zaigu gure ikasleak bizitza errealerako prestatzea. Gure ustez, funtsezkoa da ikasleei tresna praktikoak eskaintzea, autonomiaz eta erantzukizunez jardun ahal izateko, bai eguneroko bizitzan, bai etorkizunean. Horregatik, ikasturte honetan, DBHko 3. eta 4. mailako ikasleek
2026eko otsailaren 24an, dbh4ko Teknologiako ikasleek Talentatu programaren barruan, Fagor Arrasate enpresara bisita interesgarria izan zuten. Automobilgintza, siderurgia eta etxeko tresnen sektoreentzako mota ezberdinetako prentsa zehatzak egiten adituak dira Etxebarriko lantegian. Eskerrik beroenak Joanari, Leireri eta Borjari egin ziguten harrera

Ondarroako Institutuko irakasleek elkartasun ekintza bat burutu dute urriaren 2ko atsedenaldian, Palestinaren aldeko konzentrazio batean bilduz. Eskubide urraketen aurkako salaketa eta bakearen aldeko aldarrikapena egin dute.

2025eko irailaren 23an, Ondarroa BHIko lehenengo batxilergoko IKT eta Teknologia eta Ingeniaritza irakasgaietako ikasleak, 42 Urduliz Programazio Campusera joan ziren. Belen Martinez Galianak adimen artifizialari buruzko azalpen argiak eman zizkigun. IA-ko ereduekin lan egin zuten (eredu bat sortu zuten eta

Josu Martínez de Ázagra Batxilergoko 2. mailako gure ikasleak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak antolatutako Batxilergoko 16 Sari Berezietako bat jaso zuen uztailean. Berri hau ematea pozgarria da guztiontzat. Institututik zorionak eman nahi dizkiogu, eta arrakasta handia opa bere unibertsitate-etapa berrian.

Irakasle guztiok irailak 1 goizeko 9retan etorri behar zarete. Edozein zalantza izanez gero zuzendaritzarekin harremanetan jarri, zuzendaritzataldea@ondarroabhi.net helbidera idatziz.
Hona hemen 3. DBH eta 4.DBHko fisika eta kimikako ikasleekin egindako ginkana zientifikoaren argazkiak. Urte osoko kontzeptuak errepasatzeaz gain, saio dibertigarria pasa dute taldeka lan eginez. Eskerrik bereziak baita ere gidari lanetan aritu diren Pedro, Julen, Ventura, Onintze, Sara eta

Agenda 2030 proiektuaren baitan, Ondarroa BHI ere aurten herrilan honen parte izan da beste hainbat ekoizle, euskalgintzako eragile eta herriz herri lanean aritu diren Errigoraren boluntariorekin eta saskia eskatu duten herritarrekin batera. Ia datorren kanpainan laguntza handitzea lortzen dugun. Laguntza