Back
  • gallery

URDULIZ 42

2025eko irailaren 23an, Ondarroa BHIko lehenengo batxilergoko IKT eta Teknologia eta Ingeniaritza irakasgaietako ikasleak, 42 Urduliz Programazio Campusera joan ziren. Belen Martinez Galianak adimen artifizialari buruzko azalpen argiak eman zizkigun. IA-ko ereduekin lan egin zuten (eredu bat sortu zuten eta beste bat ebaluatu eta hobetu zuten) eta gero pentsamendu konputazionalean trebatzeko 42ko jokoetan burubelarri aritu ziren.

Eskerrik asko Miren Urresti eta Eider Galarragari ikasleentzat benetan oso aberasgarria izan zen ekintza osagarri hau posible egitearren.

Informazio eta argazki gehiago:https://teknologiaondarroa.weebly.com/42-urduliz1.html