Ibon López, SolidEdge diseinuko programan aditua, Ecodrive Ondarroa BHIko kotxe elektrikoaren proiektuan laguntzaile izan dugu berriz ere. Teknologia eta Ingeniaritza II ko ikasleei “master class” ezinhobea eman zien eta bere ekarpen tekniko eta profesionalari esker, kotxearen muturraren diseinua nabarmen hobetu …
Sahararen aldeko egin zen eskola material bilketa bukatu dugu eta Bir_Ganduz kanpamentuetako ikasleek esker moduan oparitxo hauek bidali dituzte. Eskerrik asko!!
Teknologia eta Ingeniaritza I irakasgaiko lehenengo batxilergoko ikasleak, Plaiko zubia aztertzera joan ziren. Europan horrelako hiru zubi bakarrik daude. Oier Otxoantezana arkitektu ondarrutarrak zubi honen historia eta funtzionaltasuna azaltzeaz gain, egituraren ezaugarri ugari maisuki zehaztu zituen: plaiko zubia bezalako egitura …
Batxilergoko Psikologia ikasleek hitzaldi intimo eta berezia izan zuten institutuan: Nagore Laffageren ama den Asun Casasola izan genuen gure artean. Bizipen pertsonaletik abiatuta, indarkeria matxistari, memoriari eta justiziaren garrantziari buruz hausnartzeko aukera eman zigun, modu hurbil, zintzo eta hunkigarrian. Saioa …
Abenduaren 17an, Seventh Climbing Orangutan Competition ospatu genuen ikastetxeko gimnasioan. DBH1-eko Technology and Digitalization ikasgaiko ikasleek eraikitako orangutanak elkarren aurka eskalatzen aritu ziren. Lehen sailkatua Mirari Atriok eta Maitane Azpirik egindako orangutana izan zen eta bigarrena Faotu Senghorrek eta Jule …
Agenda 2030 proiektuaren baitan, Ondarroa BHI ere aurten herrilan honen parte izan da beste hainbat ekoizle, euskalgintzako eragile eta herriz herri lanean aritu diren Errigoraren boluntariorekin eta saskia eskatu duten herritarrekin batera. Ia datorren kanpainan laguntza handitzea lortzen dugun. Laguntza …
3 DBH ko ikasleek, Saharako Bir Ganduz institutuko ikasleekin elkartruke txiki bat egiteko, oparitxo bana egin eta bidali diete hango ikasleei Yaalah elkartekideekin. Hona hemen argazki batzuk eta bideo bat. Hemen dituzue argazki batzuk eta bideo bat. Eskerrik asko Yaalah …
2025eko azaroaren 28an, Lehenengo Batxilergoko Teknologia eta Ingeniaritza ikasleek bibrazioen aurkako kautxozko osagaiak garatzen espezializatutako Kautenik enpresa bisitatzeko aukera izan zuten. Injekzio bidezko fabrikazio-prozesua, kautxuzko piezak zein fase tekniko igarotzen dituzten eta azken produktua bermatzen duten kontrol sistemak bertatik bertara …
2025eko azaroaren 13an, Ondarroa BHIko lehenengo eta bigarren mailako Batxilergoko Teknologia eta Ingeniaritza irakasgaietako ikasleek Gasteizera irteera izan zuten. Goizean, Automobilgintzako Fakultatean izan ziren, eta bertan automobilgintza, elektronika eta mekanikako graduen inguruko azalpen sakon eta interesgarriak jaso zituzten Josean Ramos …
Osteguna, urriak 9, Ondarroa BHI Palestinar herriaren alde









