Ondarroako Institutuko irakasleek elkartasun ekintza bat burutu dute urriaren 2ko atsedenaldian, Palestinaren aldeko konzentrazio batean bilduz. Eskubide urraketen aurkako salaketa eta bakearen aldeko aldarrikapena egin dute.
2025eko irailaren 23an, Ondarroa BHIko lehenengo batxilergoko IKT eta Teknologia eta Ingeniaritza irakasgaietako ikasleak, 42 Urduliz Programazio Campusera joan ziren. Belen Martinez Galianak adimen artifizialari buruzko azalpen argiak eman zizkigun. IA-ko ereduekin lan egin zuten (eredu bat sortu zuten eta …
Josu Martínez de Ázagra Batxilergoko 2. mailako gure ikasleak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak antolatutako Batxilergoko 16 Sari Berezietako bat jaso zuen uztailean. Berri hau ematea pozgarria da guztiontzat. Institututik zorionak eman nahi dizkiogu, eta arrakasta handia opa bere unibertsitate-etapa berrian.
Irakasle guztiok irailak 1 goizeko 9retan etorri behar zarete. Edozein zalantza izanez gero zuzendaritzarekin harremanetan jarri, zuzendaritzataldea@ondarroabhi.net helbidera idatziz.
Hona hemen 3. DBH eta 4.DBHko fisika eta kimikako ikasleekin egindako ginkana zientifikoaren argazkiak. Urte osoko kontzeptuak errepasatzeaz gain, saio dibertigarria pasa dute taldeka lan eginez. Eskerrik bereziak baita ere gidari lanetan aritu diren Pedro, Julen, Ventura, Onintze, Sara eta …
Agenda 2030 proiektuaren baitan, Ondarroa BHI ere aurten herrilan honen parte izan da beste hainbat ekoizle, euskalgintzako eragile eta herriz herri lanean aritu diren Errigoraren boluntariorekin eta saskia eskatu duten herritarrekin batera. Ia datorren kanpainan laguntza handitzea lortzen dugun. Laguntza …

