DESFIBRILADOREA INSTITUTUAN Ikasturte honetan desfibriladore automatiko (DEA) bat erosi dugu, eta dagoeneko zentroko sarreran instalatuta dago, leku ikusgarri eta erraz irisgarri batean. Neurri honek beste urrats bat suposatzen du gure eskola-ingurunea gero eta seguruagoa izan dadin, larrialdi egoeren aurrean erantzun …
Ekainaren 16an, DBH4ko Teknologia ikasleek Eibarko Ingeniaritza Eskolak antolatutako STEAM jardunaldian parte hartu zuten. Jardunaldian zehar, instalazio fotovoltaikoei, kontrol automatikoari, uraren ahalmenari eta energia berriztagarriei buruzko tailerretan parte hartu zuten. Tailer horien bidez, ikasleek ikasgelan landutako edukiak modu praktikoan ezagutzeko …
Erakusketa Komunikazio eta Sare sozialetako 4. mailako ikasleek egin dute eta bertan 3. mailako ikasleen lanak ere agertzen dira, ingeleseko gaian egindakoak. Ingeleseko gaian Plant A Tree proiektua burutu dugu eta horrela danok jasangarritasunaren inguruan konzientzia hartu dugu. Horretarako, ikasle bakoitzak zuhaitz bat …
Asteburuan izan den Euskadiko Atletismo txapelketan gure ikaslea den Irati Solabarrieta Bilbaok maila absolutuko 100 metroetan eta 200 metroetan, urrezko domina lortu du, baita sekulako marka gauzatu ere: 11 segundo 90 centesima eta 24 segundo eta 15 centesima, hurrenez hurren. Zorionak Irati!
Gaur, ekainak 5, 2.Batxilergoa egin berri duten ikasleak agurtu ditugu. Oroigarri gisa txapela eta taldeko argazki bana jaso ondoren, hamaiketakoaz gozatzeko aukera ere izan dute. Zuzendariak bere diskurtsoan esan bezala, hemen gaituzue behar duzuenerako. Zorionak guztioi eta zorte on hemendik aurrera.
2026ko maiatzaren 27an Leire Egiguren Urrosolok, familia eta larrialdietako medikuak, larrialdi zerbitzuetan denbora bizitza dela eta segundo bakoitzak berebiziko garrantzia duela azaldu zuen. Osasun-krisi baten aurrean aktibatzen den engranaje perfektua zehaztu zen eta erlojuaren aurkako borrokan larrialdi sistemak nola funtzionatzen …
Batxilergo Jubenil neskek historia egiten jarraitzen dute! Bateletan “tripletea” lortu ostean, trainerilletan ere sekulako denboraldia osatu dute gure naska arraunlariek: Bizkaiko, Euskadiko eta Espainiako Txapelketak irabazi dituzte. Hau da, jokatutako txapelketa guztiak etxera ekarri dituzte! Arraunlariak:• Izaro Oñederra Zenarrutzabeitia• Naroa …
Apirilaren 22an eta 23an, BATX1eko ikasleek Bilboko Justizia Jauregira bisita egin zuten Justizian Heztea hezkuntza programaren barruan. Bertan, hainbat epaiketa zuzenean ikusteko aukera izan zuten, eta justiziaren eguneroko funtzionamendua gertutik ezagutzeko esperientzia paregabea izan zen. Oro har, ikasleek oso positiboki …
Lanbide Heziketako Deialdi Ofizialen datak
Fernando Agirre, gure auzokidea, urte askotan institutuko berdeguneak zaintzen eta mantentze-lan txikietan laguntzen aritu dena, zendu da.Fernando, mila esker urte guzti hauetan egin duzun borondatezko lanagatik. Goian bego


