Gaur, ekainak 5, 2.Batxilergoa egin berri duten ikasleak agurtu ditugu. Oroigarri gisa txapela eta taldeko argazki bana jaso ondoren, hamaiketakoaz gozatzeko aukera ere izan dute. Zuzendariak bere diskurtsoan esan bezala, hemen gaituzue behar duzuenerako. Zorionak guztioi eta zorte on hemendik aurrera.
2026ko maiatzaren 27an Leire Egiguren Urrosolok, familia eta larrialdietako medikuak, larrialdi zerbitzuetan denbora bizitza dela eta segundo bakoitzak berebiziko garrantzia duela azaldu zuen. Osasun-krisi baten aurrean aktibatzen den engranaje perfektua zehaztu zen eta erlojuaren aurkako borrokan larrialdi sistemak nola funtzionatzen …
Gaur, ikastetxeko zuzendaria den Ana Markuerkiagak , Gaiak bidalitako Hackathoiko sariak banatu dizkie ikasleei. Gogoratu, ikasle hauek Hackathoiko finaleko txapeldunak izan zirela. Zorionak txapeldunei!
Batxilergo Jubenil neskek historia egiten jarraitzen dute! Bateletan “tripletea” lortu ostean, trainerilletan ere sekulako denboraldia osatu dute gure naska arraunlariek: Bizkaiko, Euskadiko eta Espainiako Txapelketak irabazi dituzte. Hau da, jokatutako txapelketa guztiak etxera ekarri dituzte! Arraunlariak:• Izaro Oñederra Zenarrutzabeitia• Naroa …
Apirilaren 21ean eta 28an, Haur Hezkuntzako 1.mailako ikasleek “Alboan” Psikogunearen eskutik psikomotrizitate saio bibentzialak izan zituzten. Esperientzia zoragarria eta aberasgarria izan zen guztientzat. Mila esker, Ianire!
Ondarroa BHIko DBH4 ikasleak “Abixaran Potx Eiñ Arte” taldearekin Los Arcoseko zirkuituan lehiatzen egon ziren maiatzaren 6an. Hurrengo estekan laburpen bideoa: LOS ARCOS 2026
Apirilaren 22an eta 23an, BATX1eko ikasleek Bilboko Justizia Jauregira bisita egin zuten Justizian Heztea hezkuntza programaren barruan. Bertan, hainbat epaiketa zuzenean ikusteko aukera izan zuten, eta justiziaren eguneroko funtzionamendua gertutik ezagutzeko esperientzia paregabea izan zen. Oro har, ikasleek oso positiboki …
DBH3ko Pentsamendu Konputazionaletik Programazio Sortzailera ikasgaiko ikasle talde batek, Euskalduna Jauregian ospatu zen Euskadiko Hackathoi txapelketan. ToyScript kategorian lehen saria lortu zuen. Bertan, ikasleek 6 erronka ebatzi behar izan zituzten denbora mugatuan eta primeran moldatu ziren. Lorpen honek agerian uzten …
Dbh3ko ikasleak Guggenheim museoan egon gara Lurrearen Arteak eta Ruth Asawa artistaren artelanak ikusten eta disfrutatzen.Naturan inspirazioa hartuta eta naturak emandako elementuekin sortutako artea ikusi dugu. Benetan interesgarria izan da!!

