Back

DBH1 MORGAN: HIRU EGUNEKO ABENTURA AHAZTEZINA

DBH1eko ikasleek hiru eguneko egonaldia egin dute Morgan, esperientzia aberasgarri eta ahaztezina biziz. Jarduera desberdinen bidez, elkar ezagutzeko, autonomia lantzeko eta ingurune naturalaz gozatzeko aukera izan dute. Gainera, sormenari ere tartea egin diote: bi pelikula grabatu dituzte, eta ikasle bakoitzak rol bat hartu du (aktoreak, zuzendaria, kamera, mikrofonoa…). Giro bikaina nagusitu da egonaldi osoan zehar, eta ikasleak oroitzapen ederrez beteta itzuli dira.