KONTAIGUZU
KONTAIGUZU
Zer da KONTAIGUZU?
KONTAIGUZU gure ikastetxeko ikasleentzako komunikazio-kanal bat da.
Honen bidez, ikasleek kezka, arazo edo egoera pertsonalak modu seguru eta konfidentzialean helarazi ahal dizkiguzue.
Noiz erabili?
Adibidez:
- Ezinegona edo ondoez emozionala sentitzen baduzu.
- Ikastetxean bizi duzun egoeraren batek txarto edo deseroso sentiarazten bazaitu.
- Arazo pertsonal edo sozial baten inguruan laguntza behar baduzu.
- Zuri edo beste norbaiti eragiten dion egoera batek kezkatzen bazaitu eta ez dakizu nora jo.
Nork jasotzen ditu mezuak?
Mezuak ikastetxeko BAT taldeak jasotzen ditu, egoeraren arabera laguntza eman ahal izateko.
Konfidentzialtasuna
Bidaltzen duzun informazioa errespetuz eta konfidentzialtasunez tratatuko da. Helburua laguntzea da, ez epaitzea.
