FIBROSI KISTIKOAREN EGUNA
Gaur, apirilak 22, Fibrosi Kistikoaren Egunean, Ondarroa BHI Institututik gure babesa eta elkartasuna adierazi nahi diegu gaixotasun honekin bizi diren pertsona guztiei eta haien senideei.
Fibrosi kistikoa gaixotasun genetiko bat da, eguneroko zaintza eskatzen duena eta eragindako pertsonen bizitzan erronka handiak sortzen dituena.
Egun honetan, Ondarroa BHI Institutuak gaixotasunaren ikusgarritasuna handitzearen eta ikerketa eta gizarte-sentsibilizazioa sustatzearen garrantziarekin bat egiten dugu.
