ONDARROA BHI-KO IKASLEAK KAUTENIK-EN
- Date Abenduak 1, 2025
2025eko azaroaren 28an, Lehenengo Batxilergoko Teknologia eta Ingeniaritza ikasleek bibrazioen aurkako kautxozko osagaiak garatzen espezializatutako Kautenik enpresa bisitatzeko aukera izan zuten.
Injekzio bidezko fabrikazio-prozesua, kautxuzko piezak zein fase tekniko igarotzen dituzten eta azken produktua bermatzen duten kontrol sistemak bertatik bertara aztertzeko aukerak eman zien. Bai ikuspegi teknikoari dagokionez, bai ingeniaritzaren eguneroko funtzionamendua ulertzeko ere, esperientzia aberasgarria izan zen.
Eskerrik beroenak Maitane, Zuriñe, Aitor eta Nikori eman ziguten azalpen zehatz, argi eta didaktikoengatik, eta batez ere egin ziguten harrera ezin hobeagatik. Haien prestutasunari esker, ikasleek sektore industrialaren errealitatera gerturatzeko aukera paregabea izan zuten.

