Back
  • gallery

BATXILERGOKO TEKNOLOGIAKO IKASLEAK GASTEIZEN

2025eko azaroaren 13an, Ondarroa BHIko lehenengo eta bigarren mailako Batxilergoko Teknologia eta Ingeniaritza irakasgaietako ikasleek Gasteizera irteera izan zuten. Goizean, Automobilgintzako Fakultatean izan ziren, eta bertan automobilgintza, elektronika eta mekanikako graduen inguruko azalpen sakon eta interesgarriak jaso zituzten Josean Ramos irakaslearen eskutik. Bisita oso aberasgarria izan zen, eta ikasleek aukera izan zuten gradu horietan lantzen diren gaitasunak eta ikerketaren eguneroko lana gertutik ezagutzeko. Laborategiak ikusteko beta ere izan zuten eta Moto Student, Formula Student eta gurpildun aulkiaren proiektuen azalpen eman zituzten bertan burubelarri diharduten ikasleek (besteak beste Ondarroa BHIko ikasle ohia den Koldo Urrutiak). Eskerrik asko, bereziki, dena bikain antolatu zuen Ruper Delgadori.

Ondoren, Egibide Arriagara joan ziren, eta han Turbinadun Motorren Goi Mailako Heziketa Zikloa, Automatizazio eta Robotika, eta Automozioaren arloko Heziketa Zikloak ezagutu zituzten. Ainhoa, Iñigo eta Xabik emandako azalpenak argiak eta erakargarriak izan ziren, eta tailerretan egiten den lan praktikoa ikusteko aukera paregabea eskaini zuten. Ibilbidea bikain antolatu zuen Ainhoa Corcuerari eskerrak eman nahi dizkiogu.