Back

JANTOKIA

JANTOKIA

Gure institutuko ikasleek honako hauek egin ditzakete:

  1. Jantokian bazkaltzea asteko egun guztietan
  2. Lanaldi zatitua duten egunetan bakarrik jatea (astelehen, astearte eta ostegunetan, urritik maiatzera).

Beste modalitateren bat behar izanez gero, gurasoek jantokiko arduradunari jakinaraziko diote, eta beharrezko egokitzapenak egingo dira.

Zerbitzuaren modalitatea aldatu nahi izanez gero, garrantzitsua da astebete lehenago jakinaraztea jantokiko arduradunari.

Ikasle batek badaki egunen batean (edo egun batzuetan) ez dela jantokira joango, arduradunari jakinarazi behar dio.

Ikasturte hasieran egindako jantoki-egunen eskaeraren arabera, familia bakoitzak ordaindu beharreko urteko zenbateko osoa kalkulatuko da, eta zati 9 egingo da. Horrela, familiek hileko kuota bera ordainduko dute urritik ekainera bitartean (biak barne).

Horregatik, ikasle bat ekainean jantokian geratzen ez bada ere, hil horretako kuota ordaindu beharko du, ikasturte hasieran jantokiaren urteko kostu osoa 9 kuotatan banatzen baita (urritik ekainera).

Ikasturtean zehar gertatutako gorabeherak ekaineko fakturan jasoko dira, beharrezko doikuntzekin.

Jantokiaren prezioak honako hauek dira:

  • Ohiko mahaikideentzako prezioa: 4,60 euro
  • Noizbehinkako mahaikideentzako prezioa: 5,20 euro
  • Garraiorako eskubidea duten ikasleentzako prezioa: 3,30 euro

Ikastetxeak antolatutako egun bakarreko jarduera osagarrien kasuan:

  • Bazkalordurako ikasleak bueltan badaude, jangelan normaltasunez bazkalduko dute.
  • Bazkalordurako itzultzen ez badira, piknik bat prestatuko zaie.

Jantokiko kuotaren % 50 kasu hauetan bakarrik deskontatuko da:

  • Jankidea ezin bada aste oso batez edo gehiagoz jantokira joan, betiere astebete lehenago abisatuta.
  • Irteeretan ikasleek gaua (edo gau batzuk) etxetik kanpo igarotzen dutenean, Morgara egindako txangoan edo ikasketa-bidaian gertatzen den bezala.

Bekadunek jantokiko kuotak ordaintzeari utziko diote abisua iristen zaigunean. Familiei ordaindutako kuotak ordainduko zaizkie Eusko Jaurlaritzak dirua bidali bezain laster. Aurreko ikasturtean bekadun izana ez da arrazoi izango kuotak hurrengo urtean hilero ez ordaintzeko.

Azkenik, gogorarazten dizuegu jantokiak behar bezala funtziona dezan familien laguntza behar dela. Norbaitek iradokizunen bat edo zalantzaren bat helarazi nahi badigu, lasai dei dezake institutura eta arduradunarekin harremanetan jarri (Miren Urresti).

JANTOKIKO ARAUAK

  1. Jantokira GARAIZ heldu eta LASAITASUNEZ sartuko gara, ez arrapaladan edo oikuka. Jantokia ez da jolas lekua; beraz, gure portaera egokitu behar dugu.
  2. Egun batean jantokira etorriko ez garela dakigunean, aurretiaz abisatuko diogu jantokiko  arduradunari.
  3. Ikasle bakoitzari bere tokia esleituko zaio bazkaltzeko eta ezin izango da lekuz aldatu baimen barik.
  4. Jantokian GIZALEGEZ jan behar dugu: gorputz-jarrera egokiarekin, jolasak, iskanbilak eta oihuak ekidituz; janaria eta jateko tresnak era egokian erabiliz eta gure tokia ahalik eta garbien uzteko ardura hartuz.
  5. Erabat debekatuta dago janariarekin jolastea, janaria botatzea, edota jantokitik ateratzea.
  6. Ezin dira erabili jantokian telefono mugikorrak, ezta beste gailu elektronikorik. Larrialdi baten kasuan, jantokiko arduradunari baimena eskatuko diogu.
  7. Jarrera desegokien ondorioz jasotako oharrak edo agindutako lanak (erratza pasatzea, mahaiak garbitzea, lekuz aldatzea…) zintzotasunez onartuko ditugu, eta aurrerantzean gure jarrera hobetzeko konpromisoa hartuko dugu. Horrela ez bada, eta jarrera desegokia mantentzen bada, jantoki zerbitzutik kaleratua izan daiteke egun batzuetarako, edo ikasturte osorako, kasurik larrienetan.
  8. Bazkaldu osteko atsedenaldian, 1. eta 2. DBHko ikasleek ezin izango dute institututik irten.