Back

LIBURU SOLIDARIOA

LIBURU SOLIDARIOA

DBHko 1., 2., 3. eta 4. mailako ikasleek “Liburu solidarioa” programan parte hartzen dute. Kopuru txiki bat ordaindu ondoren, ikasleek maileguan hartuko dituzte ikasturteko ikasgaiei dagozkien ikasliburuak.

Programa honetan parte hartu nahi ez duten familiek ikastetxeko Idazkaritzan jakinarazi beharko dute (inprimaki bat betez) eta dagozkien liburuak erosi. Liburuak eskolako lehen egunean banatuko dira.

Ikaslearen erantzukizuna da:

  • Estali liburuak plastiko gardenarekin eta jarri azalean eranskailu bat bere izenarekin.
  • Liburuan ezin da ezer idatzi, ez azpimarratu, ez margotu edo markatu. Ikasleak berea balitz bezala zaindu behar du liburua.
  • Ikasle batek liburu bat galtzen badu, tutoreari jakinarazi ondoren, familiak beste bat erosi eta identifikazio-etiketa jarri beharko dio.
  • Ikasturtean zehar ikasle bat ikastetxez aldatzen bada, liburuak entregatu beharko ditu eta ez zaio hasierako dirua itzuliko.
  • Ikasturte amaieran, ikasleak egoera onean itzuli beharko ditu liburuak. Ikasleak liburuak egoera txarrean entregatzen baditu edo baten bat galdu badu, balioa kobratuko zaio.