“Juztizian heztea” proiektua

Helburua

2024-2025 ikasturtean Batxilergoko 1. mailako ikasleek “Juztizian heztea” proiektuan parte hartuko dute.

Programa honen helburua hau da: gure ikasleek arlo judizialari buruz  bizitzarako baliagarriak diren jakintza batzuk eskuratzea.

Saioak

Proiektua hiru saiotan gauzatuko da:

  • Lehenengo saioan, epaile batek gure ikastexea bisitatuko du eta ikasleekin solasaldi bat izango du. Bertan, zigor arloko epaiketa baten garapena eta epaileek, fiskalek, abokatuek, lekukoek eta perituek betetzen duten funtzioa azalduko dizkie. Era berean, adingabeak izateagatik dituzten eskubideez eta betebeharrez, adingabeen erantzukizun penalaz eta zigorrak ezartzeko sistemaz hitz egingo die.
  • Bigarren saioan, gure ikasleak Juztizia Jauregira joango dira eta gaur egungo gazteei zuzenean eragin diezaieketen gaiekin (sare sozialen erabilera, eskola-jazarpena, genero indarkeria, sextinga, drogen kontsumoa…) lotutako benetako epaiketa batean publiko gisa egongo dira. Epaiketaren ondoren, funtzionario batek auzitegiko medikuen unitateak eta kalabozoak erakutsiko dizkie.
  • Hirugarren saioan, ikasturtea aurreratuta, ikasleek epaitegiko Judizio-aretoan epaiketa baten simulazioa egingo dute, aurretik epaile baten ikuskaritzapean prestatutako gidoi baten arabera.