15 minutuko irakurketa
- Gure institutuan DBHko ikasleek egunero 15 minutuko unea izaten dute irakurtzeko.
- Irakurketa isiltasunean egiten da.
- Gela bakoitzean irakurtzeko gune bat dago eta bertan ikasleek hainbat hizkuntzatako komikiak, aldizkariak, egunkariak eta liburuak eskura izaten dituzte “karrito” batean.
- Hilabete eta erdian behin, egun eta ordu berean, ikasleek beren gelako “karritoa” ondoko gelara eramaten dute eta beren gelara beste “karrito” bat heltzen da irakurtzeko material berriarekin.
Irakurleen eskubideak
Orrialdeak salto egiteko eskubidea
Isiltasunean irakurtzeko eskubidea
Hemendik pixka bat eta handik beste pixka bat irakurtzeko eskubidea
Irakurtzea gustukoa izateko eskubidea
Nahi duguna irakurtzeko eskubidea