“Liburu solidarioa” programa
DBH1, DBH2, DBH3 eta DBH4ko ikasleek “Liburu solidarioa” programan parte hartzen dute. Ordainketa txiki bat egin ondoren ikasleek bere mailako testuliburuak jasoko dituzte.
Familiaren batek uko egin nahi badio programari, institutuko Idazkaritzan abisatu behar du (inprimaki bat bete) eta dagokion mailako liburuak erosi. Lehen egunean banatuko dira liburuak. Ikasle bakoitzari kode bat dagokio. Ondo begiratu eta errespetatu.
Materialak erabiltzeko eta zaintzeko arauak:
- Liburuak plastiko gardenez forratuko dira eta azalean ikaslearen izena itsatsiko da.
- Liburuetan ezin da ezer idatzi, azpimarratu, margotu edo antzekorik norberarenak izango balira zaindu behar dira).
- Ikasleren batek libururen bat galtzen badu, familiak (tutoreari abisua eman ondoren), berri bat erosi beharko du eta identifikazio etiketa berri bat jarri.
- Ikasleren bat ikasturtean zehar beste zentro batetara badoa, liburuak eskolan bertan geldituko dira eta ez zaio dirurik itzuliko.
- Ikasturte bukaeran ikasleak egoera onean entregatu behar ditu liburu guztiak.
- Liburuak galdu edota hondatzen dituen ikasleak dagokion balioa ordaindu beharko du.