Martxoaren 20an KORRIKA ailegatu zen gure herrira eta institutuko hiru ikaslek lekukoa eramateko ardura izan zuten, hain zuzen ere, 2024ko Euskotren Winter Serieseko txapelduna eta txapeldun ordeak, Maialen Aldazabal, berriatuarrak eta Arai Lejardi, markinarrak hurrenez hurren eta Senegaletik ikasturte honetan etorri berria den eta euskara gogoz ikasten eta erabiltzen ari den Cheikh Bara Seye Diagnek.

Horretaz gain, esan beharra daukagu institutuko ikasleekin batera, Arantxa Osa irakaslearen bitartez, Donostiako Lauaizeta institutuko ikasleek eta, Erasmus dela eta, bertara etorritako ikasle italiar, finlandiar eta errumaniar-transilbaniar ikasle batzuek ere gure kilometroa eta gehiago ere korrika egin zutela euskararen alde.

Mila esker euskararen alde korrika egiteagatik.

Aurrera geure euskara maitea!

Partekatu ezazu berri hau zure sare sozialetan!

Apuntatu zaitez gure boletinera azken albisteak jasotzeko

Doakoa da eta nahi duzunean borratu ahal zara.