Helburua

Normalkuntza proiektuaren helburuak euskararen erabilera (euskara batua eta Ondarroako hizkera) eta euskal kultura zabaltzea dira. Ikastetxean eta bereziki ikasleen artean, batuaren erabilera indartu, kalitatea hobetu eta euskal kultura eta sormen lana bultzatu nahi dugu.

Erabileraren hedatzea hezkuntza eta kulturaren bitartez ematen den antolaketa prozesua da. Horregatik, ikasleak soilik ez dira gure helburu. Ikastetxeko eta hezkuntza komunitatearen beste esparruak ere oso kontuan hartu behar ditugu: irakasleak, gurasoak, administrazioko langileak,… guztiak barne biltzen dituen plan osatuaren inguruan ari garelarik.