Gela egonkorra
Gela egonkorrak, aniztasun funtzionalari erantzuna emateko sortutako hezkuntza-baliabide inklusiboak dira. Bertan, ikasle bakoitzaren premia indibidualei erantzuten zaie, laguntza espezifikoak eskainiz, baina ingurune normalizatu baten barruan, hau da, ikastetxe arruntetan.
Gure institutuko gela egonkorra, duela bi ikasturte zabaldu zen ikasle bakarrarekin eta dagoeneko 6 ikasle ditugu 2024-25 ikasturterako. Pedagogia Terapeutikoko bi irakasle eta hezkuntza laguntzako espezialista bat eta erdik osatzen dute lan talde hau.
Ikasleen garapen akademikoaz gain, eguneroko bizitzarako beharrezkoak dituzten ikaskuntza eta estrategiak lantzen dira beraiekin, tailer eta lan-saio desberdinen bidez: Sukaldaritza, igerilekua, erosketa, etxeko lanak, garbiketak, higienea…
Horrez gain, gela arruntean integratzen dira beraien gaitasun zein gustuekin lotutako ikasgai batzuetan eta DBHko gela arruntak izaten dituzte erreferentzia taldetzat, hauek egiten dituzten ekintza eta irteera desberdinetan parte hartzen dutelarik.