Ekintzak
2023-2024 ikasturtean zehar:
1.-Gure ikasleek hainbat Literatur lehiaketetan parte hartu dute: Galtzagorri elkartearen “Booktrailer lehiaketan”, Bergarako amodiozko gutunen lehiaketan, Mutrikuko “Ziriako Andonegi” mikroipuin lehiaketan…
Aurtengo Agustin Zubikarai Ipuin Rallyan gure ikastetxeko 131 ikaslek parte hartu dute. Ana Urkiza eta Leire Bilbao idazleek osotu dute epaimahaia.
Ondorengo ikasleak izen dira sarituak:
DBH 1. zikloan
IPUINAREN IZENBURUA | IDAZLEA |
---|---|
Poker-eko kartaren misterioa | Beñat Urriolabeitia |
Lehen “nobel”-a ezintasunarekin | Lur Horta |
DBH 2. zikloan
IPUINAREN IZENBURUA | IDAZLEA |
---|---|
Los Angeleseko gaua | Leire Ojeda/Eneko Bilbao |
Lulu iragarlearen karta-jokoa | Ander Badiola/Aiza Gandarias |
Soluzioa | Nerea Laka/Enara Perez |
Texas Hold´em amainatua | Olatz Naberan / Alazne Muñoz |
Hiru-lau sentimendu | Ane Martinez de Luco |
Gure eskerrik beroenak parte-hartzaile guztiei eta ZORIONAK saria lortu duten idazle gaztetxoei. Jarraitu irudimenari eragiten eta zuen sorkuntzak gurekin partekatzen. EUTSI GOIARI!
2.-Euskal kultura sustatu dugu: Arimen gaua Euskal Herrian, Kandelario eguna, San Blas eta Santa Ageda (azalpenak eta girotze jarduerak).
3.-Euskara egunarekin lotutako ekintza desberdinak antolatu ditugu: gutunaren irakurketa, euskarari mezua, zure hitz kuttuna, irrintzi lehiaketa…
4.-Korrikan parte hartu dugu.
5.-“Musikariak ikastetxean” programari esker, gure Batxilergoko ikasleek Odei Barroso bertsolaria eta raperoa eta Mikel Markez abeslariarekin aurrez aurre egoteko aukera paregabea izan dute.