Aniztasun curricularra

ikusi

Zer da

Curriculum Aniztasuna DBHko 3. eta 4. mailak egiteko salbuespenezko modu bat da. Hainbat arrazoirengatik, ikasteko edo eskolara egokitzeko zailtasun nabariak dituzten ikasleei zuzenduta dago. Zailtasun hauen arrazoia ez da izan behar ikasketa edo esfortsu falta.

Helburu nagusia, ikasle hauek Bigarren Hezkuntzako graduatua errezago eskuratzea da.

Curriculum Aniztasuneko talde bakoitzak 8-15 ikasle artean izaten ditu, eta horrek arreta hurbilagoa eta perstonalizatuagoa ahalbidetzen du. Irakasleek erabiltzen duten metodología ikasle bakoitzaren beharretara egokitzen da.

Programa honek bi ikasturteko iraupena du.

Irakasgaiak

Ikasle bakoitzari arreta indibidualizatuagoa emateko, Curriculum Aniztasuneko taldeetan bi tutore egoten dira.

Batak Zientza eta teknologia arloko irakasgaiak ematen ditu eta besteak Gizarte eta hizkuntza arlokoak.

Irakasgaiak honela antolatzen dira:

  • Zientzia eta teknologia esparrua: Matematika, Fisika eta Kimika, Biologia eta Teknologia.
  • Eremu sozio-linguistikoa: Geografia eta Historia, Gaztelania, Euskara eta Ingelesa.
  • Gorputz Hezkuntza
  • Hautazko irakasgaia.

Baldintzak

Curriculum Aniztasun Programan onartua izateko, baldintza hauek bete behar dira:

  1. Ikasleak ikasteko edo eskolara egokitzeko zailtasun handiak izango ditu. Zailtasun horiek ezin zaizkio egotzi ikasketarik edo ahaleginik egin ez izanari.
  2. Ikasleak ebaluazio psikopedagogikoa eta aldeko aholku orientatzailea izan behar du.
  3. DBHko 3. mailako Curriculum Aniztasuna egiteko, DBHko 2. edo 3. mailan errepikatzeko moduan egon behar du ikasleak.
  4. DBHko 4. mailako Curriculum Aniztasuna egiteko, DBHko 3. edo 4. mailan errepikatzeko moduan egon behar du ikasleak.