50 urte, milaka istorio
Gure Eginkizuna, Artibai ibarrean sustraitutako institutu publiko eta euskalduna izanik, inguru hurbileko ikasleentzat kalitatezko hezkuntza publikoa eskaintzea da.
Ondarroako institutua 1967/68 ikasturtean sortu zen. “Urte honetan Instituto Nacional de Enseñanza Media de Ondarroa, Sección Delegada del Instituto Nacional de Enseñanza Media de Guernica” izena zuen.
1971/72 ikasturtean bere izaera propioa lortu zuen. 1977/78 ikasturtean euskara irakasgaia ezarri zen. Hurrengo ikasturtean D ereduko talde batek hasi zituen bere ikasketak euskaraz. 1996/97 ikasturtean Eskola Publikotik 12 – 14 urte bitarteko ikasleak hartu zituen DBH 1. eta 2. mailak sortuz.
1997/98 ikasturtean Hezkuntza Sailak berak legez eragindako bategitetik Ondarroa eta Lekeitio arteko fusioa gauzatu zen, Ondarroa-Lekeitio BHI sortuz. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpeko Ikastetxe publiko hau, batetik, Lekeitioko Iturriotz DBHko Institutua eta Atea Lanbide Heziketa zentroak, eta bestetik, Ondarroako Institutua DBH, Batxilergoa eta Heziketa Zikloak eragindako bategitetik sortu zen. Beraz, ikastetxearen Kudeaketa Organoak nahiz irakaskuntza jarduerak bat eginik zeuden.
Hezkuntza Sailak eragindako bategitearen ondorioz, 10 urtez Lekeitio BHIarekin batera funtzionatu ondoren, bi ikastetxeak banatzea erabaki da eta 2008-2009 ikasturtean bereizi egin dira ikastetxe biak.
Ondarroa BHIa, egun, eraikuntza batek osatzen du, Ondarroan dago, Artibai kalean 5 zenbakian eta DBH, Batxilergoa, Erizaintza Zainketa Osagarriak erdi mailako heziketa zikloa eta Haur Hezkuntza goi mailako heziketa zikloa ikasteko aukera dago.
POPULAR COURSES
Our modern institution is interested in cultivating an environment where young students can come together and learn in a creative and flexible environment. We work collaboratively with our students to achieve outstanding results.
Apuntatu zaitez gure boletinera azken albisteak jasotzeko
Doakoa da eta nahi duzunean borratu ahal zara.